Marlaska

Erabiltzailearen aurpegia Anjel Mari Peñagarikano 2018ko ekainaren 15a

Hondarribian itsas ertzean

nenbilela plisti-plasta,

txori batekin jolastu nahian

sei-zazpi urteko neska,

botatzen zitun ogi pusketak

txoriak kaxka ta kaxka

ze txori da hori? galdetu nion

hau ze txori dan? marlaska!

kontraesanaren korapiloa

ez nekien nola aska,

txoriak zeukan grazia eta

izenak sortzen dun nazka

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!