Harituzek antolatuta, Tolosaldeko bertso-eskoletako hainbat ikasle Beizamako aterpetxean izan dira asteburu pasa. Jolas eta lagun giroan elkar ezagutzeko aukera izan dute herri ezberdinetako gazteek.
Larunbatean bertso-afaria ere izan zuten. Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi bertsolariak izan ziren afalondoa bertsoz jantzi zutenak.
Giro ederrean esan diote agur aurtengo ikasturteari. Bertso-eskolak irailean jarriko dira berriro martxan.