Bertso-eskoletako ikasleek kurtso amaierako bertso saioak ekaini dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2018ko ekainaren 4a

Adunan, Bidanian eta Ibarran izan dira saioak.

Ekainarekin batera bertso-eskoletako ikasturtea amaierara iristear da eta bertako ikasleek kurtso osoan zehar ikasitakoa erakusteko tartea izan dute.  Adunan Aiztondoko bertso-eskoletako ikasleak aritu ziren, Bidaniko Txinkorta ikastetxean Bidania eta Goiazkoak eta Ibarran etxekoez gain, Tolosa, Berastegi eta Asteasukoak.

Bakoitzak ahal izan duen neurrian, baina bapatean aritu dira ikasle guztiak. Askoren lehenbiziko plaza izan da kurtso amaierako saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!