Amezketarron magoa

Erabiltzailearen aurpegia Ixiar Altuna 2018ko ekainaren 2a

Doinua: Irun badaukazu zerbait

Nahiz duela astebete

Haritzek gaia atera,

nik finalaren ajean

ezin ba egin atzera,

pilota mugitzen daki

batera eta bestera

amezketarron magoa

nola bihurtu den bera...

Azken aldian zabiltza

finaletik finalera

eta herria zugatik

oso harro sentitzen gera

hogei ta bi urterekin

jada bi txapel etxera

zorionak bihotzez Jokin

benetan handia zera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!