Altsasugatik Iruñera

Erabiltzailearen aurpegia Unai Mendizabal 2018ko apirilaren 13a

Doinua: Kintak jarrita ondorenian

Delitu bada izate hutsa

gaztea ta euskalduna,

erreminta bat bada edonor

bihurtzeko erruduna,

zeharo galdu badu zentzua

ta proportzionaltasuna

justizi deitzen dioten honek

non du zilegitasuna?

Iruñea da tokia eta

larunbata da eguna

gazteek gertu senti dezaten

guztion elkartasuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!