Eskuindarren katarsia

Erabiltzailearen aurpegia Ander Goikoetxea 'Andriu' 2018ko martxoaren 10a

Doinua: Oso polita zara izatez.

Hitzak aldatuz zabaldu ohi da

boteretsuen hazia

azken aldian nik gehiegitan

entzun dut feminazia

positiboa zen esanahia

kolpetik aldarazia

pairatzen dugu tertuliano

eskuindarren katarsia

teknika hori ez ote da ba

lehen Goebbelsi ikasia

negar gurea adina eman

dezake honek grazia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!