Enirio-Aralar

Ainhoa Zuriarrain

Erabiltzailearen aurpegia Adur gorostidi 2018ko martxoaren 2a

Doinua: Baneza eta banitu.

Ainhoa Zuriarrain
Emakume eta artzain
da Ainhoa Zuriarrain
marrazo arteko arrain
zinegotzia da orain
borondatezko udal batean
lanean beti gogor, hain
interneteko sarean baina
bere kontra aski irain
len sektorean alde ari da
eta hau jaso du ordain
animo ea zauriak azkar
bihurtzen zaizkion orbain

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!