BERTSO JARRIEN AFARIA ASTEASUN

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2018ko otsailaren 14a

Otsailaren 23an izango da Asteasuko Iturri-Ondo jatetxean. Sarrerak eskuragarri daude.

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak azken urteetan urtero antolatu izan du bertso jarrien afaria. Normalean abenduaren hasieran izaten da, baina 2017a txapelketa urtea izanda data aldaketarekin dator aurtengoa.

Pello Errota bertsolariaren heriotzaren mendeurrena da 2019an eta Asteasuko udalak bi urtez hainbat ekintza programatu ditu Harituzen laguntzaz. Ekintza sorta horri hasiera emango dio bertso jarrien afariak.

Asteasuko Iturri-Ondo jatetxean izango da aurtengoa. Afalondoan herriko zein eskualdeko bertsolarien bertso jarriak abesteko aukera izango da Tomax Lizardi gitarjolearen eta Asteasuko zenbait musikariren laguntzaz.

Afaritarako txartelak Iturri-Ondon bertan eta Zizurkilgo Iriarte jatetxean eskuratu daitezke. Horrez gain, leku horietara bertaratu ezin direnek txartela gorde dezakete 695751450 zenbakira WhatsApp mezu bat bidalita. Bertso egileek ere aukera dute parte hartzeko, horretarako Harituzekin harremanetan jar daitezke harituz.bzt@gmail.com helbidera idatzita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!