Urte berriaz batera
aste hau zaigunez heldu
koloreen asuntoa
behar_izaten da zuzendu.
Nahiz urteroko ideien
poltsa ez zaigun gizendu
gure barnetik mozorro
on bat egin nahi ohi degu.
Eduki arren kanpoko
beste hainbeste eredu
batzutan mozorro txarrak
etxen gelditzea hobe du
horrelako bat soinean
hartu ohi degu mailegu
ta gero urte osoan
ezin izatendeu kendu.
