Bertsozalea ote

Erabiltzailearen aurpegia Angel Mari Peñagarikano 2018ko urtarrilaren 27a

Doinua: Beste bateko inularretan.

Abenduaren hamazazpian

Bec-en jendea soberan

Lopategi ta biok hizketan

ari ginela sarreran

Berrogeitaka urteko batek

ni agurtuz pasaeran

berari hola galdetu zion

gizon lasaienen eran

«zure aurpegia ezaguna zait

baina ez dakit zein zeran»

gu biok parrez geratu ginen

ta hala hobe aukeran

baina zalantza sortu zitzaidan

izandako gertaeran

Jon ezagutu ez zuen hura

bertsozalea ote dan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!