Ataria Bertso Jaialdia 2018

Atariako Bertso Jaialdirako sarrerak zozketan

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2018ko urtarrilaren 15a

Larunbateko Tolosaldeko Atariaren Bertso Jaialdiko sarrera parea dugu zozketan, Ataria Irratiko (h)ari naizela saioan.

Hona hemen erantzun beharreko galdera: Gipuzkoako zenbat txapela ditu Aitor Mendiluzek? Eta zein urtetakoak dira?

Parte hartzeko, bidali WhatsApp bat 673 06 11 32 telefono zenbakira, asteazken eguerdia baino lehen.

Erantzun egokia eman duten guztien artean zozketa egingo da, eta asteazken iluntzeko (h)ari naizela saioan jakinaraziko dira irabazlearen izen-abizenak.

Zorte on!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!