Kontsumoak tranpa

Erabiltzailearen aurpegia Ixiar Altuna 2018ko urtarrilaren 13a

Doinua: Irun badaukazu zerbait

Polboroiak ta turroia,

errege opil ta tarta,

Olentzero oparikin

bere pipa ta abarka,

afal osteetan kopan

txanpain gozo ta aparta,

pasa ondoren gabonen

ohitura ta arrakasta

batzuk lehen bezelaxe,

beste batzuk arrastaka

kontsumoak tranpa jarri

eta asko jausi, marka!...

Ez kejatu, norberaren

araberakoa da ta,

gora edo behera izan

urtarrileko aldapa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!