Bertso Egunerako autobusa antolatu du Harituzek

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2018ko urtarrilaren 10a

Mungian izango da 2018ko Bertso Eguna. Autobusa antolatu du Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak.

2017an hausnarketarako atsedena hartu ostean 2018an bueltan da Bertso Eguna. Orain arteko edizio guztiak Donostian ospatu badira ere urteroko ospakizunak izaera ibiltaria hartu du, eta aro berri honetako lehena Mungian ospatuko da urtarrilaren 27an.

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak egun horretarako autobusa antolatu du bertsozaleei joan-etorria errazte aldera. Tolosako zezen-plazatik abiatuko da goizeko 10:00etan eta Villabonan egingo du geldialdia. Itzulerako autobusa, berriz gaueko 23:00etan abiatuko da Mungiatik.

Bertso Eguneko egitaraua hauxe izango da:
-12:00etan hitzaldi/kantaldi musikatua, ondoren poteoa
-14:30etan bertso bazkariak. Hiru bertso bazkari paralelo izango dira Mungiako hiru elkartetan.
-19:00etan bertso jaialdia.
-21:00ak aldera poteo animatua.

Bertso bazkarietarako eta bertso jaialdirako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri. Autobuserako lekua, berriz, WhatsApp mezu bidez erreserba daiteke 695751450 zenbakian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!