IV. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketak baditu aurtengo sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko azaroaren 29a

Aurten ere Teodoro Hernandoren Kultur Taldeak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak elkarlanean antolatu dute Zizurkilgo bertsolariaren izena daraman bertso paper lehiaketa, laugarren edizioa izan da aurtengoa.

Azaroaren 17ra arteko epea izan zuten parte hartzaileek beren lanak aurkezteko eta eskualdeko zenbait bertsolariz osatutako epaimahaikoak erabaki du jada zeintzuk izango diren aurtengo bertso sorta sarituak.

Helduen mailan:
1.saria: Miseria baten kronika (Amaia Agirre)
2.saria: Plazidak jarriak (Ane Labaka)


Gazteen mailan:
1.saria: Sokatik gomara (Aner Peritz “euskitze”)
2.saria: Itzuliko naiz (Julene Iturbe)


Gaztetxoen mailan:

1.saria: Nire lehen aldia (Oibar Olano)
2.saria: Gure bertso eskola (Beñat Mateos)

Aurtengo edizioak nobedade berri bat izan du. Eskualdeko ikastetxeetan bertsolaritza lantzen duten taldeek ere parte hartzeko aukera izan dute, lan indibidual zein taldekoak aurkeztuz, eta guztira 60 bertso sortatik gora izan dira jaso direnak.

Gelen arteko mailan:
1.saria: Amonaren urteak dira eta tarta erori zait (Bidania Goiatzko Txinkorta Eskola)
2.saria: Motxilaren zama (Zizurkilgo Pedro Maria Otaño Herri Eskola)

Ostiral honetan, abenduaren 1ean, izango da sari banaketa afaria Zizurkilgo Plaza Etxeberri Jatetxean. Afalondoan egileek bertso sorta sarituak abestuko dituzte gitarraren laguntzaz eta ondoren mikrofono irekia izango da. Afarirako txartelak Zizurkilgo Iriarte Jatetxean eta Plaza Etxeberrin bertan daude salgai, 695751450 zenbakira WhatsApp mezu bat bidalita ere gorde daiteke lekua.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!