Bertso-truk Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko azaroaren 26a

EGILEA: TXOMIN AZPIROZ

DOINUA: Bazkaltzean gogoa neukan

Ez zan izan ez, nolanahikoa

lehengo asteko lanbata.

Gasteiz aldean bertso-truk genun

a ze sorpresa galanta!

Oasitxo bat basamortuan

urik ez zuena falta,

askok bestela uste badu re

dena ez baita patata.

Ados ditzagun hoztu aurretik

bertsolekua ta data

presta zaitezte, ondo prestatu

rebantxa egongo da ta! (bis)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!