Udazkeneko haize ufada
iparretik bada heltzen
hostoak daukan berdetasuna
doa pixkana baretzen
eta alferrik saiatuko da
adar puntta bati heltzen;
bizitzarako irakaspena
gertatu daiteke ezen
joaten utzi behar diegu
berriak etor daitezen
EGILEA: OIHANA IGUARAN
DOINUA: Azken arnasa eman nahi nuke
Udazkeneko haize ufada
iparretik bada heltzen
hostoak daukan berdetasuna
doa pixkana baretzen
eta alferrik saiatuko da
adar puntta bati heltzen;
bizitzarako irakaspena
gertatu daiteke ezen
joaten utzi behar diegu
berriak etor daitezen
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?