Zeru mugak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko azaroaren 4a

DOINUA: Zaldi zuriarena

EGILEA: Unai Mendizabal


Munduan zehar zenbat

hesi ta mugarri

iheslarientzako

diren hilgarri

usoak ere hegan

doaz herriz herri

iparretik hegora

bizitza egarri

nahiz estu ta larri

beruna igarri

taldea oinarri

aske dira sarri

airean ezin baita

mugarrik jarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!