Aske lotuak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko urriaren 21a

EGILEA: BIXENTE GOROSTIDI

DOINUA: Larogeita hamar urten

Asea, gainezka nago

Proces gora Proces behera...

Begira ez gure herrira,

baizik gure etxe-etxera:

Kutxa, gasa, zaborra, ura,

nahiko papelet papera.

Xentimoak ordaintzeko

ere txartela atera,

bost minutuero begi

bat dijoa whatsappera,

autopistetan TAG, TAG, TAG

pasatzen degu barrera...

Non gabiltzan aztarna utziz

pozik batetik bestera

banderekin askatasun

eske joan arren kalera

guk nahita inoiz baino ere

lotugoak bizi gera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!