Gaur telebista piztu dut eta
zenbat egi parez pare
mundu honetan ia gehienak
gara egiaren jabe
egi osorik ez dagoela
ikasia dut xuabe
adostasuna zaila denean
hobe da jartzea bare
eta egia defendatzea
gezurrikan esan gabe
EGILEA: ANDER GOIKOETXEA 'ANDRIU'
DOINUA: Limosnatxo bat
Gaur telebista piztu dut eta
zenbat egi parez pare
mundu honetan ia gehienak
gara egiaren jabe
egi osorik ez dagoela
ikasia dut xuabe
adostasuna zaila denean
hobe da jartzea bare
eta egia defendatzea
gezurrikan esan gabe
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?