Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko irailaren 30a

EGILEA: ADUR GOROSTIDI

DOINUA: Habanera

Bertsolari txapelketa berriz

ere hemen dela

ta bertso jalea zai da

bertsoz noiz bete ganbela

zortziko haundi ta txiki

ta seiko motza bestela

puntuei erantzutea,

puntutan eta kartzela

eta eskualdeko lau

bertan izango direla

guztiei erakusteko

daukaten euskal labela

ta ahalik eta gehiena

disfrutatu dezatela

ta konformatzeko aina

puntu batu ditzatela

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!