Bigarren azala

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko irailaren 23a

EGILEA: IKER IRIARTE

DOINUA: Antton eta Maria

Reala, PSG,

Juventus, Manchester,

Brasilgo selekzio,

Barcelona, Bayer.

Haurrak herriko plazan

hor dabiltza, ta zer;

beste arropa beharrik

ez daukate laster

bigarren azal duten

kamisetai esker

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!