«Zure lana eta zure gustoak bat egiten duten unean zerbait berezia sortzen da»

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko irailaren 21a

Eneritz Urkola azken urteetan Bertsozale Elkartean ari da lanean. Bere lana, egiten diren bertso saioak ahalik eta gehien zabaltzea da. Horretarako, batez ere telebista eta internetaren atzealdean egiten du lan. Sutondotik, Maddi Etxeberria.

Bertsoeskolan ibili bada ere, berak dakiela ez omen du bertsorik bapatean kantatu, baina gai jartzaile lanak behin edo beste egin ditu. Beti izan du bertso mugimendua inguruan, baina lanagatik bertsozaletu dela aitortu digu.
 
Azken zortzi urteetan Hedapenaren alorrean ari da lanean, batez ere Hitzetik Hortzera eta bertsoa.eus kanalak erabiltzen dituzte, baina atzetik lan gehiago dago. Euskal herriko Txapelketa Nagusiak lan gehiago ezetz, baina dimensio gehiagoko lana dela aitortu du. Ilusioz eta gogoz hartzen du bere lana eta nabari zaio hori bere lanaz hitz egiten duenean. Halere, lan klase hauek, kontuz hartu beharrekoak direla dio, energia asko eskatzen dutelako, herri mugimendu diren neurrian. Eta bere burua etorkizunean ez du irudikatzen non eta nola ibiliko den.
 
Tartean Azken Mugako bertsoaldiak entzun ditugu. Irailak 16an Altzon ospatu zen jaialdiko bertsoak. Bertsolariak: Julio Soto, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Iñigo Gorostarzu "Etxorde". Gai jartzailea: Imanol Artola "felix". 
 
Sutondotik, Maddi Etxeberria eta amaiera kantua: Xabier Leteren "Euskalerri nerea".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!