Aiii parrandazale...

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko ekainaren 11

EGILEA: TXOMIN AZPIROZ

Doinua: Ligoi bizitza ez da izaten

Parrandazale urduri zaude,

ikusten da berehala,

bai baitakizu parrandatako

non-stop a hasi dala.

Uda guztia pasako dezu

tririli eta trarala!

Enabil hain oker ala? (Bis)

Lasai neguan hor egongo da

teilatupeko itzala,

beraz etxea erortzen bada

kanpon harrapa zaitzala!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!