Bion festa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko maiatzaren 21a

EGILEA: IMANOL IRAZUSTABARRENA

DOINUA: Mundu honetan holako gauzak

Azken txanpan da Gipuzkoako

Herriarteko Txapelketa,

Final handian daude 'Am...ona'

ta 'Karidadeko Benta'

Zorionak ta izan dadila

egun hori bion festa!

Gero onenak irabaztea

opa beharko da ezta?

Merezi arren final baten bi

txapeldun ez daude eta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!