Matematika bailitzan

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko maiatzaren 6a

EGILEA: AMAIA AGIRRE

DOINUA: Leiho ertzetik entzun dezaket.

Gaitz larri batek gaixotutako

euskal presoen bizitzan

aske uzteko bizi hondarrak

laburra behar du izan

mendeku gosez nahiz ez ulertu

badakit zertan dabiltzan

lege indarren gerizan

hilotz berrien peskizan

duintasuna lapurtzeraino

minak erraiak jan ditzan

gaixo dagoen baten bizitza

matematika bailitzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!