A ze soltura

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko apirilaren 29a

EGILEA: BEÑAT IGUARAN

DOINUA: Udaberria iritxi da ta

Asteartea, goizeko hamaikak,

Ikastolaren parera

Iritsi eta arrimatzean

Zegoen gaxte taldera

Lasai nindoan baina pasatu

Nintzen aldarte txarrera

Erdera hutsean «jo eta fuego»

A ze soltura gainera

Nahiz askok maite gure herria

Nahiz askok maite euskera

Martxa honetan pasa ezean

Garunetik mingainera

Bi urtez behin ez, Korrika urtero

Egin beharrean gera

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!