Asteasutik Zizurkilla

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Mujika Lasa 2017ko apirilaren 22a

Gaur urtebete Osinalde zen

gure eskaparatea,

sei bertsolari norgehiagokan

ta gainezka elkartea.

Bertsolaritza nahiz beti izan

festa ta lagunartea

txapela hitzak aldatzen ditu

asmoak ta aldartea.

Asteasun dago iazko hura,

hemen pasa du urtea

ta espero det aurtengoa ere

ez urrutira joatea.

 

Doinua: Haizea dator ifarraldetik.

Bertsolaria: Haritz Mujika Lasa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!