Trending topic

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko martxoaren 18a

EGILEA: TXOMIN AZPIROZ

DOINUA: Gregario edo laguntzaile naiz

«Aste honetan Atariako

bertsoa hiri dagokik!»

Gogoratuaz, ohartu nintzan

ez nula oraindik gairik...

Lankide batek: «Sar hai Google-en,

jartzak zer dan trending topic...»

Sorpresa hartu nuen nik,

#firstdates ta #granhermanoVIP (bis)

Lehenengo bostak irakurri ta

Google itxi nun kolpetik.

Munduan dauden mixeriekin,

ez al da kezka hoberik?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!