Ataria bertso jaialdia 2017

Zortziehun bihotz

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko urtarrilaren 28a

EGILEA: AMAIA AGIRRE ARRASTOA

DOINUA: Munduko ilunabarra

Saio osteko lausengu

muxu ta atxikimendu

txalo ta mimo ukendu

orok barrua pozten du

antolatzaile ta entzuleak

nahiko nituzke omendu

zortziehun bihotz oholtzapean ta

oholtzan zazpi sentimendu

pantaila lagun, orotariko

gai ta posizionamendu

negu hotzean udaberri bat

loratzeko prest geunden gu

beraz eguzki lore guztiak

atarietan mantendu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!