Nork nor?

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko abenduaren 10a

EGILEA: TXOMIN AZPIROZ

DOINUA: Oso polita zara izatez

Abenduaren 3an bueltan

natorkizu hausnartzera.

Gure papera arrazoitzeko

egiten dugun papera...

«Euskaraz bizi nahi dut» sarritan

dabil hitzetik hortzera

biharamunez, erderaz «suelto»

eta sortzen zait galdera:

Nork behar dun nor, ba al dakigu?

Ez baita gauza berbera...

Gure euskerak eguna edo

gure egunek euskera?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!