Susmoa atzo sortu zitzaidan
gauez sofan nengoela
kolonien lau anuntzio txar,
jostailuenak bestela.
Gaur ikusi dut Tolosan jada
argiak badituztela
jakin nahi nuke inork sumatu
ote duen nik bezala
urtero-urtero Eguberriak
azkarrago datozela.
EGILEA: IMANOL IRAZUSTABARRENA
DOINUA: Gure aurreko guraso zaharrak
Susmoa atzo sortu zitzaidan
gauez sofan nengoela
kolonien lau anuntzio txar,
jostailuenak bestela.
Gaur ikusi dut Tolosan jada
argiak badituztela
jakin nahi nuke inork sumatu
ote duen nik bezala
urtero-urtero Eguberriak
azkarrago datozela.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?