ETA ez dago eta zer?

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko urriaren 29a

EGILEA: AMAIA AGIRRE ARRASTOA

DOINUA: Haizea dator ifarraldetik.

Nahiz ta orain 5 urte iragarri

ETAk bere su-etena

zabalik dago guardia zibil ta

polizien erretena.

6.000 jantzi beltz eta berdek

hartu zuten hona trena

foruzain eta ertzainak batuz

ia hirukoizten dena.

Zipre ta gero Europako herri

militarizatuena

ojala balitz arma arloan

birjina ta indigena.

Ze kolektibo da herrigintzan

txapel gorri nahiz beltzena

babestu ordez beldurtu eta

gure bizkar bizi dena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!