Zer da garestia?

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko urriaren 15a

EGILEA: HARITZ MUJIKA LASA

DOINUA: Martxa baten lehen notak

80 euro maiz kostatzen da

galtza batzuk erostia,

40 euro salan daukagun

pareteko argazkia,

8 euro t'erdi zinera joan ta

igarotzen den astia.

Bizikleta bat 4000 euro

-bi urteko aurrezkia-,

500 Saloura joan ta astebetez

han hartzen den eguzkia,

semearen inglesa hilean

hirurogeita bost ia.

Bertso eskola ta dantza aldiz,

100 euro kurtso guztia.

Orain pentsatu zer den merkea

eta zer den garestia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!