Orain dator ondorena

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko urriaren 2a

EGILEA: UNAI MENDIZABAL

DOINUA: TARRAPATATAN

Hauteskundeak joan zaizkigu,

orain dator ondorena

batzuek poza ezin gorde ta

beste batzuk berriz pena.

Kanpaina ere luze joan zen

mitin, kartel eta lema

zin ta promesa zen dena.

Hego haizeak nahiz ta astintzen

duen beti udazkena

ea ekintzez egiten duten

hitzez agindu zutena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!