Zortea bai zortedun!

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko irailaren 17a

EGILEA: TXOMIN AZPIROZ

DOINUA: Baserrian jaio nintzan (habanera).

Aurrekoan, lagun batek:

- «Hiretzat, zer da suertea?»

- «Bizitza begiratzeko

norberak duen lentea».

Sarri ez da gauza bera,

gauza bera ikustea.

Horren da partikularra,

horren da diferentea.

Edalontzi erdi hutsa,

edo ta erdi betea?

«Bihar astelehena...» edo

«Gaur oraindik igandea!?»

Itxita edo zabalik,

txirriku bat dun atea?

Ez al dago gure esku

zortedunak izatea?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!