Liga arra eta liga emea

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko ekainaren 19a

EGILEA: AMAIA AGIRRE

Doinua: Haizea dator ifarraldetik

Gabarra ez da gonbidatuko

ospakizunen festara

Athletic haundi distiratsua

kolpez umildu al da ba?

Liga arra ta liga emea

ezin al dira konpara?

Prentsaurrekoan ere arrotz da

kazetarien ilada

profesionalki jokatzeari

noiztik diote ikara?

Hipokresia ta duintasun

ez da titularra, hara

goikoen hitzen faltsukeriak

nazkatuta nauka, jada

berdintasuna bost silabako

hitz bat besterik ez bada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!