Arazogailua

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko ekainaren 12a

EGILEA: BEÑAT IGUARAN

DOINUA: Ez naiz bizkorra baina...

Erraustegia egin edo ez

ez da erabaki makala

beharrezkotzat daukate batzuk,

gobernukoek bezala

kontra daudenek egurra jaso

lurrean eseri ahala

herritarrari galdetzea da

bidezkoena, normala

BAI, EZ, aukera zabala

baiezko gehien dittun herriak

uste badu behar dala

errausgailua herriko plazan

erdian jarri dezala

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!