Bertsolari gazteen ibilerak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko ekainaren 5a

EGILEA: HARITZ MUJIKA

Doinua: Nik zonbat pertsu alde

Kotxez bide ezezagun

batean abitu,

afaldu: pate ta bi

xolomo prekitu,

ta kantuan musu truk

bi orduz aritu.

Ez bertsolari ta ez

eskertu sentitu...

Ez beti «baietz» esan,

ez beti kunplitu.

Borondateak ere

bere mugak ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!