Selektibitatea prestatzen ari direnei

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko maiatzaren 22a

EGILEA: UNAI MENDIZABAL

DOINUA: Nork bere mundu intimo

Erotzeraino emanda

buruari mila buelta,

ustez ondo hautatuta

karrera ta ikasketa.

Selektibitate hori

nola ez den berriketa

gehienak egongo dira

urduri bezain erreta.

Filo, inglesa, erdera

ta mateko ariketa...

prestatu apunteak ta

letra txikizko txuleta.

Zorte on eta animo

ondo presta azterketa

gaur eginaren ordaina

bihar helduko da eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!