Festetako kritikoei

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko apirilaren 17a

EGILEA: IÑIGO GOROSTARZU

Doinua: Etaren su etenetik

Festetako kritikoak

aspaldi ziren hedatu,

esanez aurten ez dute

ezer onik antolatu,

aurten garaiz nahi nieke

egoera gogoratu,

kritiko on batek asko

baitezake aportatu,

oraintxe behar direnez

egitarauak hautatu

guztiok dugu aukera

beraz lasai arr(n)imatu,

bihar kritikatu baino

hobe da gaur parte hartu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!