Ni libre egon edo ez egon, izan, librea naizela

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko martxoaren 20a

EGILEA: OIHANA IGUARAN

Doinua: Urtzen du goian

Hona parrandan mutilen batek

agertu zidan nibela:

«Ba al daukazu mutilik edo

libre zaude?» hitz-totela...

Uste ote du nere gorputzak

beste jaberik duela?

(bereizten gaitun gauza bakarra

mutil bat balitz bezela!)

esan nezakeen «bi neska dauzkat»

«txakur bat daukat», bestela;

«libre segi nahi dut» esan eta

alde egin zuen bela.

Baina ez dakit ulertu zuen

arrazoia dena dela:

ni libre egon edo ez egon,

izan, librea naizela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!