Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016

Badaukagu zer entzuna eta nori erantzuna

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko martxoaren 13a

EGILEA: AMAIA AGIRRE ARRASTOA

Doinua: Segidilla

Martxoak 8 eguna

jada pasa zitzaiguna

badaukagu zer entzuna

eta nori erantzuna

ez al da hitz ezaguna?:

guztion «berdintasuna»

ta «parekidetasuna»;

baina gure ezintasuna

da besteen eginkizuna

-KERIAganako ituna

da juxtu ito gaituna

arlo denetan -TASUNA

hori da behar duguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!