"No te entiendo"

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko otsailaren 28a

EGILEA. HARITZ MUJIKA

Doinua: Haizea dator iparraldetik.



Orain ez asko, okindegian

gertatu zait Asteasun:

«Barra bat ogi» zerbitzariak

nahiz ta ulertu behar zun,

«no te entiendo» esan ez dit ba

ez kezka, ez estuasun...

Nonbait euskarak beretzat ez du

ez balio, ez oihartzun...

Mimika bidez ulertu ta nahiz

ogia eman didazun.

Zuk gero «uno diez», ta nik orduan

«ez det ulertu», erantzun.

Ta ordaindu gabe alde egiteko

izan det aski nortasun.

Hurrena EGA ez badezu´re

lotsa eduki dezazun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!