Biharamuna

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko otsailaren 12a

EGILEA: MIKEL ARTOLA.

Doinua: Garai bateko guraso zaharrak.

Astelehenez izan da aurten

biharamunik latzena

barruan tripak baino gehiago

mugiarazi duena.

Zomorro asko ibili baita

Alde Zaharrean barrena

aldrebes izan behar zun baina

aldrebestu zen ta pena…

mozorrotzean bistaratu da

izkutuan zegoena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!