Asteburuak dakarrena

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko abenduaren 18a

EGILEA: IMANOL IRAZUSTABARRENA.

Doinua: Eguzkiak urtzen du han goian.

Asteburu hontan datorrena

ez da inolako broma

larunbatean izango dira

Ilunben hainbat pertsona

entzun nahiean han izango den

zortzikoteak diona

Oihana zuri nere animoak

eta nere zoriona

gero igandeko hauteskundeek

ere hartu dute sona

jakin asmotan zein izango den

agintzen duen 'gizona'

baina bizitzan denak duenez

alde txarra, alde ona

astelehenean jakingo dugu

nora erortzen den txanpona

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!