Asteak emana

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko azaroaren 29a

EGILEA: AMAIA AGIRRE ARRASTOA

Doinua: Baserrian jaio nintzan / Habanera.

Turkiak jo ta birrindu

errusiar hegazkina;

zeinek ahaztu du Pariseko

atentatuen gordina?

Mauricio Macrik dantzan

ipini du Argentina;

politikan zalantzan da

Artur Masen imajina;

Arnaldo itzalpean da

eta preso ikurrina;

asteazkenak goxatu

nahi andre askoren mina

mundua aldatu nahiak

antzua du eragina

guztiok izan ezean

bide ta indar berdina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!