OME

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko azaroaren 8a

EGILEA: ADUR GOROSTIDI

Doinua: Eguzkiak urtzen du goian.

OME-eko albiste horrek

aztoratuak dezente.

Haragiaren minbizi hotsak

belarriak jarri tente.

Behi eroena lehen, orain hau.

Beti erasoen menpe.

Nahi eta zuzen betetzen diren

mila arau eta epe.

Onura duen interesatu

baten interesak bete.

Nahiz eragina izango duen

ea ez den hainbeste ke.

Umoretikan nahiz ta ez duen

pixkat atera daiteke.

Hau hala balitz Argentinoak

extingituta leudeke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!