EGA

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko azaroaren 1a

EGILEA: UNAI MENDIZABAL, MENDI.

Doinua: ETAren su etenetik.

Eusko Lege Biltzarrean

hizketa gai da euskera

EGAko aprobatuak

dijuazelako behera.

Ta hori gizarte honen

erakusgarri ote da?

Zuek hizketan entzunda

hortaz harritzen al gera?

Pulpitutik euskerazko

hitzak atzekoz aurrera

bota oi dituzten sasi

politikoei galdera:

zenbatek ote duzue

curriculumetan EGA?

Doinua: ETAren su etenetik

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!