Terrazetako kubata
on bat zeinek ez du maite?
Bidaia exotiko bat
hondartza ta aguakate.
Irailak nahiz zabaldu
bere leiho eta ate...
Maletak, bainujantziak
sentitu arren aparte...
Oraindik ere santuek
festa giroa dakarte
gozatu eguraldiaz,
hartu ekintzetan parte
udara bizirik baita
San Migelak pasa arte.