Bertsoa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2015eko uztailaren 26a

Egilea: Beñat Iguaran

Doinua: hil da Canovas, fuera Canovas

Urte guztia izaten degu

Lanerako, ikasteko

Udara garai egokia da

Eginbeharrez ahazteko

Jendea alai dabil kalean

Festa usaia tarteko

San Inazio edo Santio

Aukera bada nahasteko

Uztaila ondo buka dezagun

Oporrak ondo hasteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!